Hauxe da gure San Antonio igela, berde berdea nahiz eta batzuetan bere kolorea aldatu inguruaren arabera. Azala beti hezea izan behar du horregatik ura dagoen lekuetan mugitzen da. Landaretza ere behar du igokari bikaina delako eta hortxe ikusiko dugu belarretan gora eta behera, baina KONTUZ!! Zapaltzea eta konturatu ez izana ikustea baino askoz ere errazagoa suertatzen da, hain da txikia!!
Insektuak besterik ez ditu jaten. Barometro biologikoa ere deitzen zaio korrokaren intentsitateari kasu egiten badiogu. Entzun ongi eta konprobatuko duzue.
"Ia mehatxatuen espezietan" sartuta dago. Bere habitat-earen galera eta uraren kutsadura dira bere etsaiarik handienak.
Argazki hau Ullibarri Ganboako urtegian dago aterata. Sakanan ez dakit izanen ote dugun igel polit hau, nik behintzat ez dut ikusi, baina baliteke bertan bizitzea. IKusi ote du inork? Hala bada, mesedez, erantzun interesgarria litzateke eta jakitea.
Maite ditut maite gure bazterrak....