Arabako Okina herriko emakume batek dio herriaren ondoan zegoen pagadi bat ebaki zutenetik ez omen duela lehen aina euririk egiten. Pagoek hezetasuna erakartzen dute eta lainoaz jazten direnean... misterioa.
Atera zaitez pagoaren leihora begiratzera eta kontakizun baten soinuak lagunduko dizu bidai honetan.
Bazen behin artalde handi baten artzain bat. Natura emankorra da eta ematen zuen guztia jasotzen zuen. Uda hartan, ordea, eguzkiak gogor jo zuen bazter guztiak lehortuz.. Ardiek zer jan ez zutela ikusirik eta hilko zirelakoen beldur, urruti eraman zituen larre berdeak amestuz.
Ez zen erraza izaten ari opatzea, ordea, eta leher-leher eginda zegoela Mariri hots egin zion:
- Gauza guztien andre sortzaile hori, ez utzi nire ardiak hil daitezen nire aldamenekoek ere sufrituko dute ez baitute izanen zer jan.
Bapatean emakume bat bere ahariarekin agertu zen eta honela hitz egin zion artzainari:
- Zure ardiendako belarra emanen dizut eta zuretzat zuhaitz bat bere magalean babesa izan dezazun.
Eta eskerrak emateko betarik izan gabe, desagertu ziren biak.
Geroztik, pagoa da artzainen zaindaria.
Pagoa, eskuzabaltasun eta oparitasunaren iturria. Pagadien suntsipena klimaren aldaketa dakar.
Egur loteen garaian bete betean gaudela, erne ibili!! egurra eramateko eta bertan txikitzeko garaian kalteak egiten dizkiogu eta basoari.