Zenbat aldiz pasa izan naiz ondotik eta ez dut inoiz ikusi!! Zenbat aldiz erreparatu izan diot zuhaitz horri eta jarraitu dut ikusi gabe emakume batek esan zidan arte zulo horiek okilak egiten dituela. Nik ez dut behin ere ikusi Sakanan, baina argi dago egon badaudela.
Okilak zuhaitz zaharrak eta lehorrak daudenak bilatzen ditu kabia egiteko. Eta zein da arrazoia? Egurra ez delako hain gogorra eta horrela zortzi eta 25 egun artean egin ditzakeelako zuloak, bestela askoz ere denbora gehiago beharko luke egiteko.
Insektu xilofagoak eta xilofagoak ez direnak ere jaten ditu horregatik da hain beharrezkoa gure basoetan zuhaitzak harrapariengandik babesten dituelako. Azalean daudenak harrapatzen ditu baita barnean bizi direnak ere. Oso mihi luzea eta itsaskorra dauka, tresnarik onena zuhaitzetan dauden galerietatik insektuak ateratzeko.
Udazkenean elikadura pixka bat aldatzen du eta mahatsa, intxaurrak, urrak... jaten ditu ere eta ikusgarria da begiratzea nola hausten dituzten fruitu hauen azalak.
Kabiak husten dituenean beste batzuek leku hori betetzen dute eta ez bakarrik hegaztiak, baizik eta ugaztun txikiak ere.
Okilak dituen etsaiak, hauek dira: baso-mozketa, suteak, zuhaitz hilen suntsipena, baso-ustiapen desegokia, insektizidak, laborantza intentsiboa.
Gure basoek bizirik iraun dezaten, ezagutu beharko genituzke.
Argazkia: San Pedro. Altsasu