Udazkena ematen duen arren, maiatzean gaude oraindik. Zer gertatu ote da hemen? Nondik nora hostoak lurrean eta horiturik?
Zuhaitz askotan ikusi ohi da hostoak erortzen zaizkienean insektu meatzarien erasoaren defentsa izaten dela. Erreakzio honek onura ekarriko dio zuhaitzari, eroritako hostoak lehortu eginen direlako eta bertan zeuden larbak hil eginen direlako insektu xilofagoak murriztuz. Gainera, hostoen eroraldiak behar dituen mineral asko ekarriko dizkio zuhaitzari.
Hau, ordea, ez da zuhaitzen defentsa bakarra. Koniferek, pinuek batez ere, kanalen sare bat dute erretxinaz betetzen dutena. Duten presioagatik hausten direnean, erretxina ateratzen da eta insektuendako toxikoa bihurtzen da.
Gero eta gehiago ezagutu, gero eta liluragarriagoa da natura.