Hotsarik gabeko zurrunbilo kezkagarria gainean duguna. Oso gai konplexua lau lerrotan ezer idazteko, baina gaia atera beharra dago premiazkoa suertatzen ari zaigulako gure aurpegiaren aurrealdean jartzea, ispilua balitz. Interesak tartean daudela zalantzarik ez dago klima aldaketa batean barruan gaudela ukatzeko. Ikustea besterik ez dago Artikon gertatzen ari dena. Hamar segunduoro lehergailuak botatzen hasi dira, 24 orduz, astean 7 egunez. Zeinek jasan dezake astakeria hau_
Ez dut nire ardura nik baino botere handiagoa dutenen esku utziko -uste izateak norberak ezin duela ezer egin klima aldaketaren aurka, arazo bat bihurtzen da egoera hobetzeko- nik egiten dudan baino gehiago egin dezakedalako. Eta, orduan, zein da arrazoia begiak ixteko_ Pablo Angel Meirak egoera hau hausnartu du eta oso aberasgarria egin zait irakurtzea orain arte pentsatu ez ditudan ideiak kaleratzen baititu gogoetari bidea zabalduz.
Gure bizitza energia fosil-iturrietan oinarrituta dago, berotegi-efektua sortzen duten horietan, hain zuzen. Energia lortzeko, kontsumitzeko eta banatzeko ditugun bideak aldatu beharko genituzke. Prest gaude, ordea, gure bizitzan aldaketak sartzeko_
Aldaketa oso azkar omen doa klimaren historiaren aldaketarekin alderatzen badugu, baina guk ez dugu sentsazio hori eta geldiro doala iruditzen zaigu. Hauxe da klima aldaketaren egoerak duen beste oztopo bat. Bestalde, denboran desfase bat dago ez baitugu ikusten berehala egiten ari garen kaltearen ondorioak. Honekin, beste oztopo bat gehitzen ari gatzaio klima aldaketaren metari.
Eta, jarraitu dezakegu gai interesgarri honekin, baina potoloa denez, ongi merezi du goian aipatutako gizonari irakurtzea eta zuek atera kontuak.