Txiripaz harrapatu nauzue Afrikarako bidean nago eta bidaia oso luzea denez, insektuak jatera gelditu naiz. Indarra behar da, gero, haraino joateko!!
Basoetan bizi naiz. Migrazioa egiten hasten garenean, ordea, leku askotan ikusi ahal izanen gaituzue atseden hartu eta elikatu behar dugulako. Begiradatxo bat bota diot zuen ingurumenari eta gustoko ditut zuen basoak, hariztiak, pagadiak... Zuhaitz zaharrak beharrezkoak ditut eta nire bidai luzeetan ikusi dudanez, toki askotan mozten ari zarete baso-ustiapen desegokia egiten duzuelako maiz. Eta, horregatik Iberiar penintsulako Espezie Mehatxatuen Katalogoaren zerrendan nago neu ere, beste hainbeste espezie bezala.
Baina, hau ez da dudan arrisku bakarra. Batzuk besteengandik oso urrun bizi gara eta hau traba bat da gure espeziea ugaltzeko. Badakizue gero eta hegaztin gutxiago gaudela munduan? Kopurua izugarri jaisten ari da.
Argazki hau Altsasuko Lezalden dago aterata. Emea naiz. Nire izena Euli-txori beltza, Ficedula hypoleuca
Zabaldu begiak!! Migrazioa hasi da!! Aukera paregabea ikusten ez ditugun hegaztiak ikusi ahal izateko!!