Arra, barraskiloa eta kilkirra

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2015ko urr. 5a, 20:56

Ze harreman dute hirurek? Lasai hartu, beldurrezko istorio bat kontatuko dizuet eta.

 

Argazkian ikusten duzuen hori Nematomorfo arra da. Bere zikloa hasten da errekan dagoen arrautza errun batetik ateratzen denean. Oraindik beldarra denez, arrastaka ibiltzen da barraskilo batek edo insektu txiki batek jaten duen arte. Behin bere etxe berrian dagoela, beldarra geruza batean babesten da, kiste batean egonen balitz eta itxaroten du.

Ia beldar gehienek ez dute muga hau pasatzen, horregatik miloika arrautza erruten dituzte hauetatik bat edo bi besterik ez dira eta aurrera aterako.

Barraskiloak arra janda uretik ateratzen da momentu jakin batean, gero hiltzen da eta kilkir batek jaten du. Kilkirraren barruan dagoenean (edo beste insektu batean) hestea zulatzen du burua erabiliz eta barrura sartzen da. Orain koma bat baino gehiago ez du neurtuko, baina hesteetan jarraituko du esku baten tamainara iristen den arte, eta insektuaren barruan kabitu ahal izateko kikiltzen da.

 

Ezin denean  gehiago arra handitu, substantzia kimikoak askatzen ditu kilkirraren bururaino joanez. Eta substantzia hauek dira kilkirra uraino eramanen dutenak (gogoan izan insektu honi beldurra ematen diola urak), bere buruaz beste egiteko.

 

Kilkirra uretan dago. Barrutik arrak giharrak tiratzen ditu, eta apopiloaren gorputza zulatuz kanpora ateratzen hasten da. Kilkirra ito da eta gure nematomorfo arra aske, lortu du bere helburua, orain libre da.

 

Behin kanpoan, bere espezieko beste batzuekin egoteko gogoa sentitzen du eta ehundaka elkartzen dira, denak nahasturik, orgia batean murgildurik. Gero erruten dute eta zikloa berriro hasten da.

 

Nola gelditu zaizue gorputza?