Itsas izarra basoan?

Hala dirudi zabal zabalik dagoenean, baina ez, onddo bat da eta hau ere espezie inbaditzaileen zerrendan dago.

Australiakoa da eta Europan Lehendabiziko Munduko Gerran sartu zuten, dirudienez arlilearekin batera.  Oso usain nazkagarria botatzen du, baina nolakoak diren gauzak!! Euliak eta hainbat inseku erakartzen ditu.  Onddoan pausatzen direnean, hankak esporaz bustitzen dira eta horrela Clathrus archeri onddoa hedatzen joaten da.

Ziza eta onddoen bila joateko sasoian gaude.  Ea ikusten duzuen basoan horrelakoren bat, Sakanan egon badaude eta.