Udazkena. Tenperatura epela. Eguzkia lekua aldarrikatzen ari da hostoek zuhaitzetan utzitako hutsuneetan. Errekan ur gutxi. Lurra egarri da. Eta udazkenak udazkena izan nahi du. Lurrean kolorea jarriz Colchicum autumnale loreak sortzen dira. Haien edertasuna erakutsi nahian zabaldu egiten dira polinitzatzaileak erakartzeko asmoz.
Ederrak dira, bai. Baina edertasuna, nonbait, arriskutsua izaten da batzuetan eta gure aziendan baja bat baino gehiago suertatu dira landare hau jan ondoren. Oso toxikoa da. Eta nahiz eta hainbat gaitz sendatzeko baliagarria izan, etxean ezin da honekin inongo edaberik prestatu.
Natura ezagutu zentzudunak izateko.