Urriaren azken egunetan Huescako Binaced herrian miru gorriaren inguruan ospatu zen naziorteko sinposiun bat. 2011. urtetik aurrera gure Milvus milvus desagertzeko zorian dauden espezien katalogoan dago. Beherakada itzela izaten ari da. Ez da izanen, ordea, oso espezializatua dagoelako elikaduran denetik jaten baitu, untxiak, narrastiak, anfibioak, txori gazteak, ugaztun txikiak... Baina, bai badituelako bere aurka hainbat egoera, habitataren galera eta eraldaketa, elektrokuzioak, haize-sorgailuen kontra talka egiten duenean, pozoidura.
Irailean Frantziatik eta Alemaniatik bereziki, gure miru gorria Nafarroa aldera etortzen da negua pasatzera.
Gorosti Natur Zientzia elkartea 90. hamarkadetik jarraipena egiten ari zaio miru gorriari. SEO/BidLife eta Nafarroako gobernuarekin elkarlanean dabiltza proiektu honetan. Horregatik dakigu zein egoeran dagoen hegazti harrapari hau.
Begira ezazu gora eta gozatu bere hegaldi dotoreaz.