Exotikoa, bai, baina...

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2015ko aza. 23a, 21:00

Urte batzuk pasa izan dira banbua ikusi nuen nire lehendabiziko alditik.  Begira geratu nintzaion landareari eta gogora ekarri zidan Panda artza, hainbat aldiz ikusten nituen naturari buruzko dokumental haietan,  banbua jaten.  Erakargarria suertatu zitzaidan Chinako landarea izanda gertu gertutik ikusteko aukera paregabea nuelako. 

Landareen munduan polinizaitzaileak erakarri ahal izateko, formak, usainak... anitz izaten dira eta, ni ere, polinizatzailea sentitzen naiz nire ametsetan leku askotan izanen nukeelako exotikoa den landare hau. Bertizen ikusi nuen banbua, urrutiko landarea izateagatik balio handiagoa ematen nion. Ezjakintasuna, ordea, arriskutsua da.

Bertizeko eremu itxitik hedatu izan da Baztanen, haziak haizeak lagunduta zabaldu direlako edo guk geuk ereinda ondorioak zeintzuk izan zitezkeen inori gadetu gabe gelditu ginelako.  Zabaldu da, bai, baina kentzen hasi dira ere oso landare inbaditzailea dugulako.

Erreka baten ondoan opatu dut, seguraski norbaitek ereinda edo landatuta, baina kontuz!! Kaltegarria da guretzat dugun biodibertsitatea gutxitu egiten baitu. Cortaderia selloanari bezala, ez zaio denboran asko kostatzen handitzea eta zabaltzea.  Altsasun Arbizun, Lizarragabengoan, Lakuntzan...  ezagutzen dute Cortaderia selloana eta banbua, noraino hedatuko zaigu?

Landareak ezagutu gure ingurumena babesteko.

-