Baziren behin hiru har. Ez zekiten tximeleta batean bihurtuko zirenik, beraien etorkizuna hori baitzen arren. Bat Ezkor zen, bestea Errealista eta hirugarrena Idealista. Eraldatzeko garaia iritsi zitzaien eta sintomak nabaritzen hasiak ziren, goserik gabe zeuden, gero eta mantsoago mugitzen ziren eta, azkenik, kapuluak segurtasunetik bakandu egin zituen. Ilunpetako etorkizunean pentsamenduetan murgildu ziren hirurak,
- Ezkorrak bere buruari esan zion bere bizitzaren azken egunak zirela eta, izandako momentu onak agurtu zituen,
- Errealistak, adorea eman nahian, gertatzen ari zitzaion guztia bere onera itzuliko zela, uste zuen,
- Idealistak, ordea, bere ametsa lortzeko ezin aukera paregabea zela sentitu zuen. Hau da, hegaz eginen zuen. Eta, iluntasunak ematen zion parada aprobetxatuz, bere ametsa hobetzen hasi zen.
Hiru kapuluak zabaldu zirenean...
Ezkorra oso tximeleta ederra zen, baina... hilik zegoen. Beldurrez hil zen. Errealista ere tximeleta eder batean bihurtu zen, baina tximeleta izan arren, arrastaka hasi zen, lehen ibiltzen zen moduan. Eta pozez, eskerrak eman zituen zena jarraitzen zuelako izaten. Idealistak, eguzkiaren izpiak ikusi bezain pronto, hegoak bilatu eta ikustean... pozaren pozez, hegaz joan zen bere ametsa lortu zuelako.
Mugen gainetik... zu zeu.