Charles Darwin izan zen tximeleta gautar honen berri eman zigun lehendabizkoa. Kolorea aldatu egiten du, zergatik ote?
Ezer baino lehen esanen dut bere izena Biston betularia dela eta, Urkiaren tximeleta ere deitzen zaiola zuhaitz honen azalean edo adarretan lasai asko egoten baita egunez atsedena hartzen. Badakizue, urkiaren azala nahiko argia dela eta argazkian ikusten dugunez, tximeleta hau ere azalaren antzekoa dela. Hauxe bere babesleakua izaten da atsedena hartzen duen bitartean etsaiek ezin baitute ikusi.
XIX. mendearen erdialdean konturatu ziren tximeleta honen hainbat indibiduo ilunak zirela eta besteengandik bereizteko, Carbonaria deitu zioten. Tximeleta ilunak txoriek jaten zituzten urkiaren azalaren argitasunean oso nabariak zirelako, ezin ziren ezkutatu jada, kolore argiekin.
Kutsadura areagotuz joan zenean, ordea, urkiak ere ilundu egin ziren eta geroztik jandak izan zirenak tximeleta argiagoak zirenak izan ziren, urkiaren azalaren iluntasunean asko ikusten ziren eta.
Darwinen interpretazioak frogatzeko, hainbat saiakuntza egin zituzten eta ondorioa argi gelditu zen: kolorearen aldaketa kutsadurak eranginda zela.
Kutsadura handia izanen ote dugu Sakanan? Begira ditzagun urkietan gure Biston betulariak eta beraiek esanen digute.