Irudi batek hitzek baino gehiago balio duela esaten da. Argazkilari honi, Yann Arthus-Bertrand, ez diote, ordea, kasorik egin. 2009an filmatutako irudi liluragarrietan ikus daitezke naturari egiten ari gatzaizkion sarraskiak ez direla makalak.
Filma honetan agerian dago naturaren edertasuna, baita kutsadurak sortzen dituen paisai koloretsuak eta hauei ere, gezurra dirudi arren, ez zaie edertasunik falta.
Dokumental hau egiteko, argazkilari honek hainbat traba izan ditu bere bidean, baina lortu du filma zabaltzea. Narrazioa informazioz beteta dago, pasioaz egindako lan bikaina.
Internetez ikus dezakezue "Home, historia de un viaje". Balioko ote digu kontzientzia hartzeko?
ote digu kontzientzia hartzeko?