Udan, "Udaberri isila" liburua irakurtzen ari nintzela etxeko atarian, hotzikara sentitu nuen begiak liburutik kenduta eta zerura begira gelditu nintzenean...
Liburu hau orain dela 53 urte idatzi zuela Rachel Carson-ek. Pestizidak egiten ari ziren kaltetan oinarrituta dago. Eta hain oihartzun zabala izan zuenez, geroztik sortu ziren talde ekologisten mugimenduan ardurarik handiena berari egotzi zitzaion. Ingurumenaren inguruan kontzientzia martxan jartzen lagundu zigun.
"Udaberri isila" argitaratu aurretik traba handiak izan zituen instituzioen aldetik baita industria mundutik ere, baina hala ere, berak aurrera egin zuen eta pestizidak, garai hartan DDT-a bereziki, landare, gizaki eta animaliengan izaten ari ziren eragina salatu zuen ondorio latzak ekartzen baitzituzten: gaixotasunak eta heriotza.
53 urte pasa ondoren pestizidek hortxe jarraitzen dute. Rachel Carson-ek salatzen zuenak oraindik gure artean dirau.
Noiz ikasiko ote dugu?