Arriskuan zauden horri

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2015ko abe. 28a, 20:45

Bapatean,  ingurumenari erraparatu diot gehiago eta jakin izan dut  txolarrea arriskuan dagoela.  Mendez mende gure bizimoduari lotuta egon da bizi ahal izateko eta, naturalki ez zegoen hainbat lekutan, zabaldu da guri esker, Amerikan kasu.  Baina, zabaldu dugun bezala desagertarazi dugu ere. Oso larria da Erresuma Batuetako kasua.  Londresen, adibidez, ez da ezta bat ere gelditzen.

Jatorriz, alejalea zen eta orain, ordea, omniboroa eta insektu-jalea.  Gurekin batera egokitzen doa bizimodu aldakorrari.  Horregatik ote ez dugula lehen bezainbeste ikusten?  Zertan aldatzen ari gara gure txolarreak arriskuan egoteko?  Beraiek badaude, gu ere ez ote gara oso gertu egonen?

Leihoak zabaldu eta hegaz ikusten genituen alde batetik bestera, geldiezinak, txioka, gure belarriak eta begiak alaitzen.  Orain, berriz, leihoak zabaldu eta askotan ez diogu txolarreari entzuten.  Udaberri isila, urte isila.

Honetan jantzita daudenek hainbat arrazoi aipatzen dituzte:  laborantza intentsiboa, herrien desagerpena, ez ditugu gure lurretan zerealak ereiten, pestizidak, kutsadura...  Eta hauekin batera, badago beste bat bitxia iruditu zaidana eta da gehiago garbitzen ditugula kaleak eta, ondorioz, ez dago hainbeste jatekorik.  Egia da kaleak askotan zikinak daudela, baina batez ere plastikoak eta latak dira bueltaka dabiltzanak.

Bestalde, hostoak erortzerakoan ere berehala biltzen ditugu eta askotan, zuhaitzak hosto berdez oraindik daudenean kimatzen ditugu, gero eta maizago gertatzen ari den kontua da hau.  Txoriek, txolarreek, hauxe dexente nabaritzen dute egunsentian uzten duten etxea ilunabarrean ez dute eta opatzen, geuk kendu egin diegulako.  Ez diegu denborarik eman udazkenak dakarren aldaketari egokitzen.  .Ez diegu hostoei lurrera erotzen uzten . Orbela materia organikoa denez, bizirik dago eta honek esan nahi du bizi asko opa ditzakegula bertan, txoriendako jana hain zuzen eta gure haurrendako jolasteko plazerra.

Eta berak, zer ematen digu? Haziak zabaltzen laguntzen digu, insektu-izurriak kontrolpean izaten eta bera da ere gure ingurumenaren kalitatearen adierazlea.



Zer esan nahiko digu bere begiradak?