Begira geratu nintzaion denboratxo batez. Lurra mugituta zegoen. Oraingo honetan ere ez dute ezta belar bat ere utzi lekukoak soberan daude eta. Baina bera, ausarta eta kuxkuxeroa, mokoka ari da lurrean. Ez da izutzen eta izugarrizko aukera ematen dit egiten ari denaz jabetzeko, eta jakinminez bere ohiturak ezagutzeko.
Jendearen artean ohituta dago egotera, nabaritzen zaio, bai, erakusten duen lasaitasunagatik. Neguan gehiago hurbiltzen zaigu herrira jaitsiz. Eta beti entzun izan dut lepo gorri hau gure espaloietan ikusten badugu elurra gertu dugula.
Insektujalea, udazkenean eta neguan baiak ere jaten ditu baita ezkurrak garrapoek eta kaskabeltz handiek puskatu ondoren. Txikia eta polita, zure txiokak basoan entzun nahi ditugu.
Baina...
Sasiak kentzeko erabiltzen ari garen produktu kimikoak hiltzen ari dira gure txantxangorriak. Eta kimikia ez bada makinak dira sasiak ezabatzen ari garenak pasaiatik babeslekurik gabe utziz.
Sakanan ikusten diren hegaztiez hitz egiten duen blog bat ekartzen dizuet gaur. Agian, ezagutuko duzue eta horrela ez bada, hortxe lotura: birdingarbizu.blogspot.com.es