Maiz ikusi izan ditut mikak miruen inguruan, baina oraindik ez dakit zeinek zein kanporatu nahi ote duen bere lurraldetatik. Edo, jolasten ibiliko ote dira? Zer esan nahiko ote du komunikazio horrek? Natura behatzea ezinbestekoa da ongi ezagutu eta ulertu ahal izateko. XIII. mendean esaten zuen, bai, Suediako naturalista batek, Carlos Linneok, "begi gutxik ikusten dute, eta buru gutxik ulertzen. Mundua izugarrizko galera jasaten ari da behaketa eta ezagutzaren faltan baitago".
Mika asko ikusten dira gure inguruan, izan ere, lehen baino gehiago baitaude. Bere garaia izan zuten non laborantza eta ehizarendako kaltegarriak zirela esan zen eta, horregatik hiltzen zituzten, baita ordaindu ere lan hori burutzeko.
Gaur egun, nahiz eta horrenbeste ez hil, oraindik ez du gure bihotzgabekeritik alde egin jarraitzen baitugu bere habiak suntsitzen, pozoina jartzen eta tiroz josten.
Ez ote digute pozarik emanen aske eta hegaz ikusten ditugunean?