Zuhaitzek dituzten eraztunengatik jakin daiteke zenbat urte dituzten. Ez dugu zuhaitzik moztuko hori jakiteko, baina bai erabili dezakegula honetarako dagoen tresna bat, zulagailu bat, hain zuzen. Laginak hartu eta ikerketa egin. Gogoan izan behar dugu, hori bai, ebakuntza denez nahiko ziur egon beharko garela zein zuhaitzari egin eta zertarako. Hau egiteko honetan trebatuta dagoen pertsona izan behar da.
Zuhaitzak bere hizkuntz propioa du eta jakin nahi badugu zertaz hitz egiten ari zaigun, ongi menperatu beharko dugu bere hizkuntza. Eraztunek ez dizkigute, ordea, bakarrik adinaren azalpenak ematen, baizik eta antzinako tokiko klimaren gora-beherak ere aipatzen dizkigute. Datu interesgarriak hauek gauden mundua ulertzeko eta hobetzeko.
Eta, zer gehiago? Datu gehiago jakin ditzakegu eraztunekin. Hauxe batzuk: norantz handitzen joan den gure zuhaitza, onddoak izan ote dituen, insektuen erasoa jasan ote duen, suterik ezagutu ote duen, oinazturaren laztanik probatu ote duen...
Zuhaitza gero eta gazteagoa izan eraztunak zabalagoak izanen ditu. Gero eta zaharragoa bada, ordea, bere eraztunak finagoak izanen dira, ez da hainbeste handituko. Eraztunak urak sortzen dituen zelulak dira. Batzuk argiagoak dira, hau da, udaberrian sortu diren seinale. Eta besteak ilunagoak, udan jaiotakoak. Ongi behatuz gero ikusiko dugu zein sasoian handitu den gehiago.
Gure zuhaitzak bere egunkaria idazten du. Ausartuko zinateke pinu honena irakurtzen?