PFC

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2016ko ots. 15a, 21:15

Iragazgaitz egiteko mendiko arropa naturan aurkitzen ez ditugun substantzia kimiko arriskutsuak eta kutsagarriak erabiltzen ari dira, produkzio prozesuetan, enpresa batzuk. Eta oso kaltegarriak suertatzen ari dira ingurumenarendako eta gure osasunarendako.

PFC-z ari gara. Substantzia hauek ingurumenera iristen diren bezain pronto, zabaltzen hasten dira gasa edo partikula finen moduan. Degradatu arte, ehunka urte pasa izanen dira bazterrak kutsatzen duten bitartean.  Munduko lekurik urrutienetan arrastoak opatu izan dira, eta ez bakarrik mendietan, baizik eta izurdeengan, hartz zurien gibeletan eta gure odolan ere.

Substantzia hauen ordezkoak egon badaude, baina perfluororcarburoak erabiltzen dituzten enpresek begiak itxi egiten dituzte arazo honen aurrean. Greenpeace taldeak martxan jarri du kanpaina bat non eskatzen zaie enpresa hauei substantzia hauek erabiltzeari utz diezioten.  Bi adibide jartzen dituzte: North Face eta Mammut.

Ikusten ez ditugun substantzia kutsakorrak ikusten ditugunak baino arriskutsuagoak izan daitezke agerian ez daudelako, hain zuzen.