Hauxe da "Los bosques que llevo dentro" liburuan agertzen den kapitulu baten izenburua. Gehiena erderaz idatzita dago, baina gure hizkuntza ere agertzen da Jonjo Agirre, Jose Luis Erdozia eta Edurne Biguriaren itzulpenetan. Katalanaz ere badaude bizpahiru kapitulo.
Basoaz ari zaigu Juan Goñi. Isiltasuna, bakardadea, sasoiak, txoriak, musika...
Poesia narratiba bihurtuz, itxiturarik gabeko bidetik eramaten gaitu.
Aukera izan nuen ezagutzeko berak gidatzen zuen Bertizeko basora bisita bat. Pasioaz lagundu zigun bidean, zuhaitzen itzalpean. Historia pixka bat, mitologia, kontakizunak. Plazer bat izan zen ezagutzea.
Bere leloa: "Ezagutu errespatzeko. Errespetatu maitatzeko. Maitatu defendatzeko".