Gaur ubarroi handi bat ikusi dut hegaz. Lehen hegazti negutarra omen zen, baina orain urtean zehar ikus dezakegu. Altsasuko autobiaren ondoan dauden zuhaitz batzuetara etortzen da gaua pasatzera. Euritan badago, ordea, ez dut ikusten. Agian beste leku batera joaten da babes bila. Ez dakit izanen ote den bere lumak iragazgaitzak direlako eta eguzkia behar izaten duelako lehortzeko edo beste arrazoi bat dagoen tartean. Norbaitek baldin badaki, jakinarazi.
Espezie hau zabaltzen ari omen da eta, gainera arrain asko jaten omen ditu. Eta berak irensten baditu norbait ezer gabe geldituko da, zein ordea?
Igerilari eta urpekari bikaina da. Txinako arrantzaleek hau jakinda, ubarroiak trebatzen dituzte beraiendako arrantzan ibil daitezen. Lepoan eraztun bat jartzen diete arrantzatzen dutena jan ez dezaten eta listo.
Hau da hau naturak ematen dizkigun baliabideak ongi aprobetxatzea!!