Urteak pasa izan dira azeri bat ikusi nuenetik eta honekin topo egin nuenean... a ze poza sentitu nuen!! Haurtzarora ere bueltatu nintzen liburuek kontatzen zituzten azeriarekin zerikusirik zuten ipuin haiek gogoratuz. "Azeria eta zikoina", "Azeria eta zaldia" eta izenbururik ez zuten beste hainbeste kontuk.
Orain dela hilabete pare bat edo, aldamenekoak esan zigun azeriak oilo bat eraman ziela egunez. Oiloen algara entzun, eta oilotegira iritsi orduko, han zihoan azeria pozik eta korrika saria ahoan zuela. Gautarra izan arren, egunez ere ikusten dira, nonbait.
Azkarra, maltzurra, jostalaria, geldiezina eta bakarltia, maitatua eta gorrotatua. Arerioak ere baditu eta handiena, zalantzarik gabe, gu geu gara. Atzetik doaz katamotza eta arranoa. Saiatzen da gordelekua ezkutuan egiten eta horretarako enbor zaharrak eta haitzak bilatzen ditu.
Jordaniako kanposantu batean, pertsonen hezurrekin batera azerienak ere opatu dira. 16.500 urtetako hezurrak, harrigarria!! Gure gaurko txakurren eta katuen funtzioa betetzen omen zuten azeriek, konpainia egitekoa hain zuzen.
Utzi ditzagun lasai bizitzen, ederrena gure inguruaren bizitza mantentzea baita.
Argazkia: Vulpes vulpes. Lezaun.