Natura mugituz doa. Eta gu, lehenago edo beranduago, hitz eta kontzeptu berriak ikasten ari gara mugimendu horren inguruan. Bisita gidatuak, ibilbideak, kartelak, panelak... ezagutza horien lekukoak dira. Gero eta gehiago entzuten ari gara natura babestu egin behar dugula, klima aldaketa hortxe dugu entzungai; zonalde batzuk parke naturalak bihurtzen dira, beste batzuk hegaztiendako leku bereziak, batasunaren garrantzizko lekuak ere egon badaude eta denek arauak dituzte.
"Red Natura 2000", zer da? Sare hau Europa mailan sortutako sare ekologikoa da biodibertsitatea zaintzeko sortu zena. Hiru zonalde sartzen dira: "Batasunezko garrantzizko lekua", "Hegaztiendako interes berezia den zonaldea" eta "Kontserbatzeko leku bereziak".
Bere helburua da Europako espezieak eta habitat-ak bizirik irautea epe luzera begira, biodibertsitatearen galera geldieraziko duelakoan.
Gure inguruan hauek dira sare honetan sartzen direnak: Aralar, Urbasa, Andia eta Urederra. Ez dugu, ordea, hegaztiendako leku berezirik, baina Nafarroan hainbat opa ditzakegu: Pitillas urtegia, Izaga haitza, Cañas urtegia, Irati, Orreaga, etab.
Leku hauetara joaten garen bakoitzean, gogoan izanen dugu biodibertsitaterako leku bereziak direla eta gogoan izanen dugu ere gure herriko natura sare honetan sartuta egon ez arren, guk geuk babestuko dugula, ezta?