Mugimendua

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2016ko api. 18a, 21:16

Udaberriak mugimendua dakar naturan.  Animaliak handik hona ibiltzen dira, landareak loratzen hasten dira eta lurrak ere ez du atzean gelditu nahi. Guk geuk gure odola ere martxan jartzen dugu berrituz joan dadin, eta lurrarekin bat egiten dugu.

Omenaldi xumea gure aiton-amonei eta gurasoei urtez urte jorratzen aritu diren lurretan denbora emateagatik. Laiak, aitzurra eta eskuak lanabes izanda, elikatu gaituzte jakinduria hazia bihurturik.

Eta, hortxe jarraitzen dute oraindik, Arbizuko Martinek bezala bere 89 urterekin kemena, sasoia eta ilusioa bete betean dituenean lurrari ongi etorria emateko. Haziak, landareak, ura, ongarria, lana, uzta, poza... ondoan dituela, "beti aurrera!" dio.

Beti izanen dugu zer ikasi horrelako pertsona puskak ondoan izanda.  Beti aurrera, bai!!