Irurtzundik Etxeberriraino gindoazela pinuen artean, niretzat landare mota zena animalia batek utzitako arrastoa zela adierazi zidan ahizpak.
Ongi behatuz gero jakin dezakegu, adibidez kasu honetan bezala, zein animalia dabilen inguruan. Hatzaparrak lokatzan, kakak, fruituen azalak, ilea, xendak, usaina, habiak, lumak... denak liburu irekiak gure ezagutzaren mesedetarako.
Gure animalia zaharra da. Orain dela 20 miloi urteto fosilak opatu izan dira eta oraindik hemendik dabil. Jaiotzen denean itsua, gorra eta nekez 10 gramu inguru pisatzen ditu. Bihurria eta astegina, gero eta gutxiago ikusten dugu gure basoetan. Legeak babesa eman dio. Eta guk?
Argazkian ateratzen dena kattagorriak jandako pinaburuaren hondarra da.