Berziklatzea beharra bihurtu dugu, gure zakarrontzia gainezka baitago. Arduragabeko kontsumoak honaino ekarri gaitu. Ikusten ari garena ez zaigu gustatzen, baina ikusten ari ez garena eta, batez ere, sufritzen ez duguna, nolakoa ote?
Olcoz-eko Dorrean Marian Irigoyenen eskutik gozatu gaitezke berziklapenaren artearekin edo, beste modu batez esanda, artearen berziklapenarekin "Tus ventanas, tus ojos..." Harrera ezin hobea eskaini ziguna, bere denbora, tea, pastak... Nire lagun batek, hauxe dio: "Edertasuna zentzumenak dira. Barruko lotura da eta ez dugu sentitu behar horren jabe garenik". Marianek eskaintzen digun leihoaren beiratik begiratzeko, tarterik ba ote duzu?
Olcoz-eko Dorrean, 2016ko maiatzaren 7tik 29ra. Larunbatak: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Igandeak: 12:00etatik 14:00etara.