Ezaguna da Greenpeacek aurrera eraman zuen kanpaina informatuz polinizatzaileak arriskuan daudela, bereziki, erleak, eta milaka hiltzen ari direla. Honen ondorioz, 250.000 sinadura lortu dituzte instituzioek babes ditzaten.
Estatuan badaude hainbat probintzia non erleak arrisku handiagoak jasaten ari diren, Balentzia, Murtzia eta Andaluziaz ari gara. Nekazaritza intentsiboak pestizidak dakartza eta hauxe da insektuendako etsairik handienetako bat. Gainera, fruta-arbolak loratzen hasten direnean, pestizidaz janzten dituzte eta horren ondorioz, gure polinizatzaieek lore-hautsa jaso beharrean pozoina jasotzen ari dira. Erlauntzak erleen kanposantuak bihurtzen ari dira.
2014ko urtarrilaren 1etik Europako nekazaritza ustiapenek hainbat neurri bete behar dituzte, lehentasuna emanez kimika erabiltzen ez duten metodoei ingurumena babesteko. Hau, ordea, ez da betetzen ari eta horregatik polinizatzaileak hiltzen ari gara.
Pestizida produktu hauen fabrikatzaileek duten saltzeko interesa, nekazariek jasotzen duten aholkularitza okerra eta tokiko agintarien kontrola ezagatik, gertatzen ari da astakeri hau. Estatuan, adibidez, 300 insektizida baino gehiago saltzen ari dira eta horietatik hainbatek argi eta garbi diote oso kaltegarriak direla erleendako.
Eta gu, nola gabiltza kontzientzia kontuekin?