Hamaiketakoak

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2016ko mai. 23a, 21:38

Batxilergoko instituto batean lan bat egin zuten hainbat gai ikertuz eta horietako bat hamaiketakoek sortzen dituzten hondakinak izan zen, aluminiozko papera aipatuz.  Ez dakit jasotako datuekin zerbaitetarako erabili ote dituzten edo ez, baina Bartzelonan ere ikastetxeek gai hori, beste batzuen artean, izan zuten mahaigainean.  Jasotako datuak sare batean utzi zituzten, hobeki esanda, sare horretan daudenekin partekatu zituzten udala barne, sareko parte-hartzailea baita.  Ikastetxeek egin zuten ekarpenetako bat hamaiketakoak biltzeko oihalezko poltsak erabiltzen hasi ziren, hondakinak gutxitzeko asmoz.

Orain dela gutxi, laurogei urte inguruko emakume bat zabor edukiontzi baten tapa ezin jaso zebilen.  Beste emakume bat joan zitzaion, gazteago, baina jubilatua ere, eta laguntzen saiatu zen berak ere besoa ezin baitzuen asko mugitu.  Eta ni, hurbildu orduko, lana egina zuten.  Gazteenak esan zidan adineko jendearendako ez direla batere onak zabor edukiontzi hauek.  Badaudela beste batzuk, txikiagoak direnak eta potsak uzteko ahalegin berezirik egin behar ez dena.  Behin baino gehiagotan ikusi omen du adineko jendea batera eta bestera begiratzen zabor poltsa lurrean utzi aurretik, ezinezkoa egiten zaielako tapa irekitzea.

Eta, zerikusirik du batak bestearekin? Lehendabiziko kasuan, informazioa, ezagutza eta eskarmentua partekatzen dira denon onerako. Bigarren kasuan, ordea, norberaren ezintasuna ez da zabaltzen eta, ondorioz, talde batek sufritzen ditu osasuna edo adineko gorabeherak inork erremediorik jarri gabe.

Zabal ditzagun begiak eta ongi garbitu belarriak pertsonak ikusi eta entzun ahal izateko.