Ordu aberasgarriak pasa genituenak elkarrekin tximeleta gautarren konpainiaz. Euskal Herriko hainbat tokietatik elkartu ginen elkarrengandik ikasteko eta ezagutza partekatzeko asmoz. Oso pertsona jatorrak eta naturan jantzita. Orduak pasa ahala giroa gero eta gehiago animatzen hasi zen, tximeleta gautarrak ikusteko aukera izan baikenuen. Ez ziren asko etorri, baina etorri zirenek eztabaidan sartzeko eta ezagutzeko parada eman ziguten.
Europa mailan tximeletei jarraipena egiteko eta datuak jasotzeko, martxan jarri da European moth nights. Proiektu honekin jakin nahi da, datuak eskuan izanda, ze mota dauden, zenbat eta non. Susmoa da tximeleten kopurua jeisten ari dela, hainbat animalia eta landare bezala, baina ez dago daturik baieztatzeko. Eta Salburuan egindako gau pasa honek helburu hori zeukan, hala nola informazioa eta gehiago ikasteko aukera izatearena ere.
Proiektu honetarako boluntarioak behar dira bi kilometro inguruko zonalde bat behatzeko eta jasotzen diren datuak, bidaltzeko. Hau hainbat egunetan egin behar da leku berdinean mugituz. Estatuan "Asociacion Zerynthia" dago honen atzetik. Gaia interesatzen bazaizue, beren web orrialdean informazioa duzue ikusgai.
Partekatu, gozatzeko.