Beatrix Potter-rek idatzitako ipuinak bideoan ikusten genituen. Batean, ipuina hasi baino lehen, etxe bateko lorategia, lore ezberdinetaz josita, eta ahateak ikusten ziren. Irudiei musika ederra jarri zioten eta amesteko tartea zabaldu zen horrela.
Aurrekoan, etxe atarian hiru ahatetxo ikusi nituenean, gogora ekarri nituen irudi haiek eta ezin izan nion eutsi irribarrari. Ahate ama ez zegoen inon, eta galdu ote zirelakoan etxera ekarri genituen. Bi hil dira eta bestea, osasuntsuagoa, arin eta bixi aurrera ateratzen saiatu da.
Behin, inoiz ikusita ez genuen uso bat agertu zitzaigun ere. Orduan, Ilundainen dagoen basafauna zaintzeko eta jasotzeko zentrora hots egin genuen gure zalantzak argitzeko asmoz. Uso mezularia omen zen. Oraingo honetan ere, gauza bera egin dugu. Basozainak etorri ziren bila eta "gure" ahatetxoa eraman zuten. Lehendabiziko egunetan zaintza berezia behar omen dute, baina seguraski aurrera aterako dela esan ziguten.
Ilundain zentroan ongi zainduko dute jantzita baitaude honetan, eta handitzen denean, libre utziko dute.
Argazkia: Anas platyrhynchos