Txioka

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2016ko uzt. 4a, 22:20

Azken insektuak izanen dira amak txitari emanen dizkionak.  Bera badoa, habia utzi berri baitu. 

Bi errunaldi ikusteko parada izan dugu.  Laupabost urtez horrela izan da.  Gure buztangorriak etxeko atarian egon dira, eta beldurrari aurre eginez, gure aurretik pasa behar izan dute habia prestatzeko, erruteko eta txitak elikatu ahal izateko.  Langile finak biak, emea eta arra.  Atsedenik gabe, insektuak harrapatuz igarotzen zuten eguna.

Errunaldiak bukatu dira aurtengoz.  Eta izaten duten ausardia bihotzez eskertzen diegu, izugarri politta delako beraien errunaldiaren lekukoak izatea.

Denbora natura behatzen ematea, altxor bizia da.

Argazkia: Phoenicurus ochruros