Amak dio gaztetxoa zenean patatetan ez zegoela inongo kakalardorik. Eta kontatzen du kanpotik etorri zen basozain batek kutxa batean kakalardo hauek izaten zituela jendeari erakusteko, hemen ez baitzegoen horrelakorik. Soroan bota omen zituen eta handik aurrera ikusten hasi omen ziren. Kasualitatea izan ote zen? Ez dakit, baina egia da espezie inbaditzaileak ere horrela hasten direla zabaltzen.
Antza denez, munduko bigarren guerra ostean, hedatzen hasi zen Europan eta amerikarrei errua botatzen omen zieten.
Zer egin kakalardo hau kontrolpean izateko? Batzuek insektizidak erabiltzen dituzte, beste batzuek, ordea, eskuz hartzen dituzte gero zapataren azpian heriotza opatzeko. Insektizidek gero eta gutxiago hiltzen dituzte erresistentzia handia landu dutelako pozoi hauen aurka. Eta, zer esanik ez, insektizidek kaltea besterik ez dute ekartzen, eta askotan kontrako emaitza jasotzen da hauek erabili ondoren, plagak handituz eta indartuz joaten direlako.
Eta zuek, zer egiten duzue kakalardo hau zuen patatak jan ez ditzaten?
Argazkia: Leptinotarsa decemlineata