Barnerakoia izatea askotan negatiboki ikusten da eta, jakina, horrelakoak garenok zaku berberan sartzen gaituzte. Ez da harritzekoa, Gure mundu honetan ze baloreak ditugun ikustea besterik ez dago ezberdintasuna ez dugula hain erraz onartzen jakiteko. Teoriaz ahoak betetzen dira, praktika, ordea, ez dator bat.
Eta, horregatik, jakinmina piztu zidan Susan Cain-ek idatzitako liburuak. Oso interesgarria barnerakoia bazara eta kontrakoa izanez gero, gu ulertzeko primeran etorriko zaizuna.
Baina bazegoen ere bertan kaskabeltz handiaz esaten zuen zerbait liluragarria egin zitzaidana. Hegazti hauek ezkurrak jaten dituzte, beste elikaien artean, eta urri dauden urteetan eme kanporakoiak direnei askoz ere hobeki joaten zaie, etsaiei errazago irabazten diete eta. Kontrakoa gertatzen denean, hau da, ezkur asko daudenean, eme barnerakoiendako errazagoa zaie bizitza aurrera ateratzea, kanporakoiek denbora eta osasuna galtzen baitituzte helbururik gabeko borroketan.
Arren kasuan, ordea, alderantziz gertatzen da hauen helburua ez delako jana bilatzea,baizik eta bere lurraldea defendatzea. Jana urria denean, kaskabeltz asko hiltzen dira eta leku gehiago dago denondako, baina gure borrokalari hauek ez daude horrela gustura eta, nahiz eta behar ez, liskarretan pasatzen dute denbora, Eta jana nonahi aurkitu daitekeenean eta konpetentzia handia dagoenean lurraldea bilatzeko, orduan bai dutela helburu bat borrokan ibiltzeko horrela erosoago sentituz..
Barnerakoiak eta kanporakoiak, ezberdintasuna ikusgai.
Argazkia: Parus major