Nahiz eta txitek habiatik alde egin duten dagoeneko, habia hortxe geldituko da hurrengo urtean ere erabili ahal izateko. Gizakion eraikuntzak gustuko ditu habiak egiteko, baina hauek ere garaiekin batera aldatuz doaz eta denak ez dira egokienak gure txori honendako. Gainera, inguruan lurra behar du listuz nahastuko duena,hauxe izanen baita habia egiteko erabiliko duen materiala.
Esan bezala, eraikuntza modernoek urruntzen dute enara azpizuria, ez da gauza bakarra, ordea. Kutsadura atmosferikoak, pestizidek eta dena garbi garbia mantentzeko dugun apetak ere badute zerikusia gure enara azpizuria inguruan ez ibiltzeko. Hala ere, ez dago arriskuan.
Hegalari fina dugu, paregabea insektuak airean harrapatzeko. Hau da bere elikadurarik nagusiena eta horregatik negua Afrikan igaroko du.
Enaren joateak negua datorrela adierazten digu, isiltasunaren bakardadean utziko gaituzte hurrengo urtera arte.