Liluraturik begira gelditu natzaio. Hanka luze horiekin erraza egiten zaio uretan sartzea. Eta bertan bizi diren uretako landareek jai dute berarekin, errukirik gabe sustraietatik ateratzen baititu. Horrelakoa da bizitza, jaio eta handitu hortzez beteriko zuloan bukatzeko.
Patxadaz jaten du alzeak, hemen ez du etsairik. Koniferek ematen dioten lasaitasuna merezitako saria du, Alaskan jaioa izateagatik, finean.
Argazki-makina fokuratzen dut. Alzea behorra bihurtu da eta Alaska, Entzia.
Irrifartsu behorrari so egiten diot ura edaten ari dela. Pozik nago. Irudimena ez zait agortu.