Zuhaitzak izaki sozialak dira. Espezie berberakoekin elikadura partekatzen dute eta, harrigarria!! lehiakideak ongi zaintzen dituzte. Zuhaitz batek beste baten beharra du, denek batera ekosistema bat sortzen dutelako beroa eta hotzari aurre egiteko, ura biltzeko eta aire hezea sortzeko. Horrelako komunitate batean zahartu arte bizi daitezke, zuhaitz bakoitza oso garrantzitsua baita eta merezi duelako denak bizirik mantentzea.
Baina, nahiz eta denak elkarrengandik gertu egon, badaude bakardadean bizi direnak ere. Zuhaitzak landatzen ditugunean, askotan sustraiak kaltetuak suertatzen dira, traba handia hau beste zuhaitzekin komunikazio sare konplexua lortu ahal izateko. Loturarik ezak bakardadea ekartzen dio zuhaitzari.
Pertsonak eta zuhaitzak, ez gara hain ezberdinak, ezta?