Dagoeneko ikasi dugu bere izena, Vespa velutina. Erleak hiltzen ditu eta bera hiltzeko Europan debekatuta dauden pestizidak erabiltzen ari dira. Fipronil plagizidaren kasua da. Ekiloreren eta artoaren haziak tratatzeko erabiltzen da, baina esan bezala, Europak debekatu du erleendako oso arriskutsua delako.
Marka komertzial batzuk, debekatuta -edo debekatzeko bidean- dauden plagizidak sartzen ari dira metodo bitxien bidez. Asiako liztor bat bizirik harrapatzen dute eta fipronil plagizida duen pote batean sartzen dute. Aurretik, atzeko bi hankak mozten dizkiote. Liztorra bere gorputza plagizida honekin zikintzen du, baina ez du aukerarik izaten garbitzeko ez baititu atzeko hankak. Habiara joaten da eta han, troyano bat balitz, beste liztorrak arriskuan jartzen ditu. Dena den, makurrena da elikatze-katean sar daitekeela kutsatzeko arriskua zabalduz.
Jakintsuek diotenez, eraginkorrena habiak hondatzea da zuhaitzek hostoak dituzten bitartean, erortzen direnean erregina berriak alde eginda egonen baitira. Ez da metodo bakarra hau, ordea. Frantziako erlezainek liztorrak jaten dituzten oikoak jartzen omen dituzte inguruetan, baina ez omen da oso eraginkorra. Bestalde, kristalezko pote batean nahasten dira garagardo beltza, ardo zuria eta ahabia zukua. Tapa zuloz beteta utzi behar dugu. Hau tranpa moduan erabiltzen da Asiako liztorrak erakartzeko.
Ikusten duzuen bezala, metodoak egon badaude, hori bai, bazter ditzagun toxikoak diren produktuak.
Argazkia: Vespa velutina - Arbizu