Kopilotoa izateak bere abantailak ditu. Holakoetan ikasi dut argazki-makinak bere fundatik aterata egon behar duela, edozein momentutan zerbait begi bistan azaltzen baita, eta prest egon behar duzu argazki bat ateratzeko. Bestela, aukera segundu batean joan eginen zaizu.
Hainbat argazki egin ditut horrela, azeria, ardiak, paisaia bera. Eta, zorionez, aukerek bidera ateratzen jarraitzen dute. Oraingo honetan Mendiorotz aldean gertatu zitzaidan. Lasai asko zegoen han gure Zapelatz arrunta. Geldirik, dena behatzen, ez zen izutu eta denbora izan nuen argazkiak ateratzeko. Harrigarriena, ordea, bueltan leku berberan opatzea izan zen.
Antza, hegazti hau nahiko erraz egokitzen omen da habitat eta klima ezberdinetara, horregatik eta momentuz, ez dago arriskuan estatuan Canarias uharteetan izan ezik.
Opa dezakegu baso itxietan eta zabalgunetan. Eta jan? Denetarik ere, insektuak, zizareak, ugaztun txikiak, baita haratustela ere.
Orain dela urte batzuk, Zapelatz arrunta oso ehiztatua izan zen, ehiztariek etsaitzat jotzen zuten eta. Dena den, egun ere asko hiltzen dira balen poderioz. Eta nola ez!! Pozoina ez da falta, hala nola, linea elektrikoak ere.
Argazkian ikusten duguna aurtengo gazte eder bat dugu. Bizitzan zehar aldatuz doaz gure harrapari hauek, eta gaztea edo heldua den jakiteko irisari begiratu diezaiokegu edo lumei erreparatu edo buztanari.
Eta bera, zeinek janen ote du? Etsai naturala hontz handia da.
Argazkia: Buteo buteo - Mendiorotz