Gaur ez dut nire argazkirik ekarriko ez baitut inoiz ikusi "gure harakina". Ez ikustearen arrazoi bat izan liteke Euskadi mailan %99a desagertu omen delako. Arriskuan dago, hilzorian esanen nuke nik datu hauek jakinda. Atzo hegaztiaren eguna ospatu zen. Ez dakit zerbaitetarako balio izaten ote duten egun berezi hauek, baina agian, kontzientzia pixka bat sortzeko asmoz jaio izan ziren.
Antzandobi handia edo Lanius excubito da txori hau. Insektuak, ugaztun txikiak eta narrastiak jaten ditu. Eta, zergatik desagertzen ari da? Ez dago misterio handirik. Pestizidek eta plagizidek badute errua. Nekazaritza intentsiboan asko erabiltzen ari dira eta gure animaliak kaltetuak suertatzen ari dira, gainera, gu ere ez gaude oso urruti kutsadura honetatik. Baina nekazaritza hau lurra uztea bezain kaltegarria da, ez bada lantzen sasiek lekua eskuratzen dute eta insektuek ez dute hor tokirik.
Insektuak edo, argazkian ikusten den moduan, ugaztun txikiak harrapatzen dituenean, elorrii edo akaziaren arantzetan jartzen ditu eta horrela jaten hasten da. Bitxia gure harakina, e!
Ikusten baduzu, zorteduna izanen zara. A! Eta jakinarazi!!
Argazkia: internet