ZORIONAK neskak!!

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2016ko urr. 10a, 20:20

Bizitzaren saretik nindoala, berri honekin topo egin dut.  Oso proietu ederra iruditu zait eta horregatik txoko honetara ekarri dut.  2010ean Nekazaritza eta Ingurumen Ministeritza hasi zen  landa eremuetako emakumeek egindako proiektu berritzaileak sarituz.  Ez dute dirurik jasoko sari honekin, baizik eta egindako lanaren onarpena. 2016ko saridunen artean, Basaburuako Ernaizu S. Coop. dugu -informazio gehiago nahi baduzu www.apeztegiberri.com- . Prentsa ohar hau atera dute eta esaten dutenaz jakinmina baduzu, hortxe oharra:

"Hilaren 13an, osteguna, ERNAIZU S.COOP.ek MAGRAMAk (agrikultura eta inguru giroa Ministeritza) landa eremuetako emakumeen eguna dela eta emandako saria jasoko du Madrilen. “ premio de excelencia a la innovación para mujeres rurales “ delakoa.

Gure Ekimen Sozialeko Kooperatiba, proiektu txiki-handia da, BASABURUAn lanpostuak eta zerbitzuak sortzeaz gain, gure kultura eta inguruarekiko errespetuan oinarritutako garapenaren motore izan nahi duena.

 

Orain dela 5 urte pasa, Udaleko Garapen Batzordeak sustatutako APEZTEGIBERRIKO DENDA-OSTATUA kudeatzen dugu. Egun, zerbitzua emateaz gain herri guztietako biztanleen bilgunea da eta bisitariei harrera egiteko toki aproposa da.

 

Abuztuan aurrerapausu bat eman dugu. OROKIETAKO OSTATUA kudeatzeko proiektu ausarta jarri dugu martxan. Asteburuetan otorduak eskeintzeaz gain, abenduaren hasieran, alojamendu xume bat eta “ESKAPE ARETO” bat zabalduko ditugu. Hau, 4-6 lagunendako jolasa da, girotutako gela eta istorio batean sartu eta ordu batez lortu behar da ateratzea, horretarako hainbat dedukzio, asmakizun eta buruhausteri aurre egin behar zaie. Gurea, bertako mitologian girotutako istorioa da.

Gaur egun hirietan holako areto asko zabaltzen ari dira eta publiko guztien artean arrakasta dute, familian edota koadrilan egiteko desafioa baita.

Gure bertsioa landa eskape bat izango da, oso aproposa, zonaldeko landa-etxeetara datozenentzako iharduera ezin hobea, baita hemengo koadrillentzat ere.

 

Honako proiektuei esker, gaur egun 12 lagunek ditugu BASABURUAn gure lanpostuak. Horietako gehienak lanaldi parzialak, Lana, aisialdia eta pertsonen zaintza ahalbideratzeari begirako lanpostuak. Honek populazio finkatzen laguntzen du, bai sortutako lanpostek baita emandako zerbitzuek ere.

 

Oso Kontent gaude sari honek geure proiektua ikustari eta BASABURUA bezalako landa eremuetarako garapenari, inurri lanaz egiten diogun aportazioa ezagutarazten duelako.

Hala ere, ez dugu aipatu gabe utzi nahi, horrelako ekimenekin benetan konprometitutako politikak falta direla. Emakume aurpegia duen den giza-sare hau, Ikustezina bezain ezinbestekoa den landa eremuetako oinarri soziala balioan jarriko duten politika ausartak.

 

Galeanok esan zuenez:

 

“JENDE TXIKI ASKO, TOKI TXIKI ASKOTAN, GAUZA TXIKIAK EGITEN, MUNDUA ALDA DEZAKETE”

 

Ostegun honetan hilaren 13an, Saria jasotzera, proiektu hau posible egiten dutenekin joango gara Madrilera; BASABURUARRAK, bisitariak, gure familiak… (kasko batzuk ere eramanen ditugu gure bezero finak diren txirrindularien omenez). Bestalde, larunbatean hilaren 15 arratsaldeko 17,00etan OKIETAKO OSTATUAN merendatxo bat egingo dugu gurekin une hau ospatu nahi duzuenontzat."