Ipuinen irudi eder horietan sartuta banengo, begiratzen diot gure garrapoari. Bertan sartzen naiz, irudietan baitut nire bizitza. Kabia ezagutzen dut. Benetan goxoa. Agian zuloa handiegia da, baina hori erraz asko konpon daiteke lokatza jarriz. Jatekoa ez da falta ere inguruan. Etxe zaharrak bizitasun handia dauka eta bisitariak beti daude, amimorak, kakalardoen larbak, tximeletak, euliak eta bestelako insektu mota.
Badaude beste batzuk, ordea, handiagoak direnak eta horiengandik babestu behar dena. Marta eta urubia esate baterako, animalia ederrak nonbait, baina gure garrapoarendako etsaiak direnak.
Ipurtarina eta zaputza ez die erraza jartzen etsaiei eta hauek aukera aprobetxatzen dute gure txoriak deskuidu bat duenean eta... zast!! Mundua utzi du.
Babestu ditzagun basoak eta zuhaitz zaharrak. Basoaren ustiapena ere kaltegarria izan daiteke garrapoarendako. Nola egiten dugu lan hau?
Argazkia: Sitta europaea (Jauntsaras)