Urrian hasi da tximeleta honen migrazioa. Europa erdiko zonaldetik hegoalderantz abiatzen dira negua pasatzera. Oraindik ikusi dakioke gure artean. Oso arrunta da eta ia mundu osoan hedaturik dago.
Baina, Vanessaren migrazioa ikertzeko asmoz, jakin behar da ea norantz hegaz egiten duten. Irailaren 29an eta 30ean Suizan 7.000 tximeleta baino gehiago markatu ziren kolorezko errotuladore batekin. Kolorea hegalaren goiko aldean dituzten marka txurietan margotu zitzaien, berdez, gorriz...
Ikusten baduzue Vanessa markaturik, argazki bat atera eta abisua eman behar da Bernako Unibertsitateko Ekologia eta Eboluzio Institutora. Eta, errazago egiteko, jarri harremanetan Nafarroako Gorosti Natur Zientziako taldekoekin eta beraiek informazio gehiago emanen dizuete. Ezin badiozue argazkirik atera, abisua eman halere, informazio hau oso garrantzitsua baita.
Gero eta proiektu gehiago daude boluntarioak eskatzen dituztenak gure natura behatzeko, datuak biltzeko eta informazioa bidaltzeko. Nahi izanez gero, parte har dezakezu, beti ongi etorria izanen zara eta.
Argazkia: Vanessa atalanta