Boris Cyrulnik, sei urterekin kontzentrazio-esparru batetik ihes egin zuen mutila, Frantzian izan omen zen erresilentziaz interesaturik agertu zen lehendabizko pertsona. Eta nik berarengandik ikasi nuen, niretzat arrotza zen hitz honen esanahia.
Gaztainondo artean nengoela zuhaitz honi erreparatu bezain laster, "erresilientzia" hitza burura etorri zait. Enbor zahartuta, nonbait xilofagoek bertan dute habia. Eta, halere, heriotzari aurre eginez edo bizitzari eutsi asmoz, egur usteldutik, adar gazte, lirain eta indartsua, handitzen ari da.