Gure hegazti hau lasai asko ibiltzen da Ulibarri Ganboa urtegian. Dotore eta harro nabigatzen joaten da batetik bestera. Oso urpekari ona da, arrainak horrela harrapatzen ditu . Iktiofagoa batez ere, insektuak eta larbak ere jaten ditu noizbehinka izan arren.
Oso ikusgarria omen da hauen gorteiatze-zeremonia. Emea eta arra ia zutik jartzen dira uretan, dantza sinkronizatu batean arituko balira bezala. Urtegi honetan badago ibilbide bat, 13 kilometro inguru dituena, non ikus ditzakegun murgil handiak. Ibilbide honek hegazti honen izena hartu du "Murgil handiaren ibilbidea".
Baina udaberria iritsi arte hegazti honen zeremonia ikusi ahal izateko, aukera izaten jarraitzen dugu paseo eder bat emateko paisaia eta hegaztien hegaldietaz gozatzeko eta erlaxatzeko gurea den Ulibarri Ganboa urtegi honetan.
Argazkia: Podiceps cristatus