Antza, Araba zozo pikarta nahiko sedentarioa da eta ez omen du alde egiten Iberiar penintsulatik. Baina, ipar Europatik bisitan etortzen zaigu. Gure zonaldean azarotik otsaila-martxoa bitartean ikus dezakegu.
Bitxia da ikustea nola aldatzen duen elikadura sasoiaren arabera. Udaberrian eta udan ornogabeak jaten ditu batez ere, udazkenean eta neguan, ordea, begetarianoa bihurtzen zaigu gure txoria. Taldekoia da eta oso talde handiak egiten dituzte elkarrekin batetik bestera ibiltzeko. Gero, arazoak etortzen dira kaka egiten dutenean, pentsa milaka araba zozo pikarta zerutik kaka egiten!! Batzuek euritakoa eta guzti erabili behar izan dute!
Argazkia: Sturnus vulgaris