Basoaren iturria

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2016ko abe. 12a, 20:54

Gabonak ate joka ditugu. Tradizioa, sinesmenak, ohiturak, kontraesanak eta gu. Nahasketa ederra!! Hau gutxi balitz, ordea, goroldia tartean sartzen dugu. Jakinen duzuen bezala, landare hau hartzea debekatuta dago, hala ere, hartzen saiatzen gara gabonetako jaiotzak janzteko. Nonbait, gure amets ederretan goxotasuna dugu buruan eta, hezea badago ere, berotasuna jartzen omen du gure bizitzan.

 

Basoarendako oso oso garrantzitsua da ur asko zurgatzen baitu eta, aldi berean, ura botatzen du inguruaren lehortasunaren arabera, lurraren onerako bihurtuz ere . Zer esanik ez ibaien bazterrean mantentzen badugu, uraren maila neurtzen laguntzen du eta.

 

Eta, ezinbesteko habitata da hainbat animaliendako eta mirkroorganismoendako bertan despentsa bat dutelako. Bakterioen aurkako landarea da eta diotenez, goroldioari ura kenduko bagenio edateko, ur garbia edanen genuke, ziur egon.

 

Usaina... zer esan? Basatia. Eta horrela, goroldioaren bizipozak luzatuko genituzke...

 

Goroldioa bizirik nahi dugu, mesedez, jaiotzetarako margotu berdez paper bat edo irudimena landu eta bilatu ordezkoa.