Eskura iritsi zait Argentinako berri bat. Hango ekologista talde bat kexati azaldu da helioz betetako puxikak airean askatzen direlako. Diotenez, puxika hauek 3.000 kilometrotako ibilbidea egin dezakete egun batean baldintza klimatologikoak egokiak badira. Hondakin hauek nonahi eroriko dira lurrean uretan edo animalien urdailetan.
Zerbait ospatu nahi denean edo aldarrikapenak adierazteko moduak dira. Ingurugiroarendako, ordea, kaltegarriak dira ekintza hauek, horregatik proposamen bat luzatu dute argetinar ekologista hauek: zuhaitz autoktonoak landatzea edo haziak banatzea.
Puxikak edo Txinatik ekarritako faroltxoak airean botatzen ditugu nahiz eta biodegradableak izan batzuk. Baina, merezi ote du? Zaborrarendako baditugu gure edukiontziak, lurrera botatzea ez dugu ongi ikusten, eta zergatik bai airean uztea? Non dago ezberdintasuna?
Argazkia: internet