Intxaur bat balitz kraskatu nuen azkonarra. Ez zidan denborarik eman eta bete betean harrapatu nuen, bertan seko utzirik.
Gaua zen, azkonarrak jana bila ateratzen direnean preziski. Behin besterik ez dut espezie hau ikusi eta ikusten dudanean, kupidarik gabe, bizitzatik atera egin dut. Hau pena ni!!
Euren etsairik handienak kotxeak omen dira. Egia borobila, egia latza, egia, bai, egia. Denetarik jaten dute: igelak, fruituak, sustraiak, arrautzak, txoriak... Denetarik jan kotxe batek harrapatzen ez duen bitartean. Nirekin topo egin zuen honek, ez du gehiago janen, ez. Autobian izan zen istripua, Iturmendin.
Zenbat aldiz egin ote du bide berbera? Diotenez, beti leku berberetik pasatzen dira oso bide nabarmenak utziz. Baina, bideberriak tartean jarri dizkiegu eta, batzuetan ere, mesedea egiten diegu errepide azpiko pasabideak eraikiz, euren bizitza errespetatu asmoz.
Argazkia: Meles meles. Argazki hau Arbizun egindakoa da orain dela sei urte.