10.000 argazkilari baino gehiago, profesionalak zein zaleak, 37 herri tartean, 13.267 argazki. Datuak, datuak dira, hotzak nonbait, baina argazkilari hauek ezagutza eta sormen handia erakusten ari dira. Euren ikuspegitik, natura ezberdina azaltzen zaigu: aberasgarria, koloreduna, interesgarria, zoragarria, argitsua, iluna, indartsua, arriskuan zirrara, gosekila, beldurgarria, ausarta, heriotza, jaiotza...
Gasteizko Ataria-n daudenak denak saridunak izan dira. Argazki bakoitzak bere azalpena du eta hortxe bitxikeriak ere aurki ditzakegu.
Erakusketa honen helburua da naturaren ezagutza bultzaraztea, kontserbazioaren garrantzia jakinaraztea eta jendea liluraraztea gure ingurua zain dezan. Argazkiek lortuko ote dute helburua?
Hitzordua ilbeltzaren 22ra arte Gasteizko Ataria-n, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroan.